Ahalmen bitaminico eta nutrizional handiko menu osasungarriak
Zentro bakoitzaren adin-taldeak, ordutegiak, ohiturak eta jarraibideak aztertzen ditugu. Sakon aztertu egiten dugu jantokia, bere antolamendua, argia, akustika eta tenperatura. Zentroaren ekoizpen-baliabideak eta zerbitzuko langileak. Zehaztasun txikien baturak zentroaren ikuspegi orokorra eskaintzen digu. Gure sail dietetiko eta pedagogikoak ekoizpenaren buruekin bat Nutrizio- eta Hezkuntza-Plana ezartzen dute nazio zein nazioarteko erakundeen, hala nola AESANen, FEADRSen, OMEren… gidalerroekin bat.
Dena prest Nutrizio-plan osasuntsua eta orekatua sortzeko. Gure menuak egiten ditugu dieta mediterraneoaren produktu naturalekin eta prestatutako elikagaiak saihesten ditugu ahal den neurrian “trans” gantzak eta gantz aseak ez hartzeko. Lurrunetan egosteak, produktu freskoek, saltsak guk prestatzeak eta lehen markek menu osasuntsuak eta erakargarriak sortzen dituzte, ahalmen bitaminiko eta nutrizional handikoak.
Plan honen barnean dago:
- Ikaslearen neurrira egindako galdeketa
- Elikadurari buruzko informazio-saioak adituen esku
- Hileko fitxa ikaslearen elikadurari eta portaerari buruz
- Aldaketen edo ekitaldien komunikazioa
- Gurasoekin aholkularitza jarraitua eta segimendu dietetikoa
Elikadura, dietetika eta pedagogia sailen elkarlanaren ondorioz ekintza-ildo bat ezartzen da. Ildo horrek kontuan hartzen ditu zenbait aspektu, hala nola helduarekiko lotura, interkomunikazioa, gaitasunak eta irakaskuntzak eta esperimentazio sentsoriala. Ikastetxean burutzen den hezkuntza-lana jarraitzen duen kontzeptu berria. Hori guztia gurasoekin eta ikastetxeen arduradunekin koordinazio jarraitua mantenduz.
Zerbitzu mota
Gure sukaldeetatik garraiatutako cateringa
Sistema tradizionala da, platerak gure instalazioetan prestatzen eta sukaldatzen dira eta ondoren bezeroari eramaten dizkiogu bero eta kontsumitzeko prest.Hotzean garraitua
Platerak modu tradizionalean prestatu ondoren, plateratzen ditugu eta hotzean gordetzen ditugu. Elikagaiek euren ezaugarri guztiak mantentzen dituzte: zaporea, usaina, testura eta garbitasun zein segurtasun gorenak. Elikatzeko estilo berria, sukaldaritza tradizionalaren abantaila guztiak dituena.
Kudeaketa ``In situ``
Metodo honen bidez lankideak eta erosketak kudeatzen ditugu, menuak egiten ditugu eta bezeroei euren instalazioetan zerbitzatzen dizkiegu.
Catering konbinatua
Sistema honek 2 metodoak konbinatzen ditu, garraiatua eta “in situ” kudeaketa; janariaren zati bat guztiz prestatuta eramaten dugu eta gainerakoa bezeroaren instalazioetan sukaldatzen dugu.