Ohiko galderak

Zeintzuk dira Gourmetfoodek bere bezeroei eskaintzen dien catering-sistemak?

Bezeroaren instalazioen edo eskakizunen arabera zerbitzua burutzeko zenbait modu daude:

  • Sukaldaritza-zerbitzu garraiatua edo catering-zerbitzua: Metodo tradizionala da, zeinaren bidez janaria prestatuta eta beroa entregatzen den, kontsumitzeko prest.
  • “In situ” sukaldaritza-zerbitzua: Metodo honen bidez lankideak eta erosketak kudeatzen ditugu, menuak egiten ditugu eta bezeroei euren instalazioetan zerbitzatzen dizkiegu.
  • Konbinatutako sukaldaritza-zerbitzua (in situ + garraioa): Metodo honen bidez janariaren zati bat guztiz prestatuta entregatzen da eta gainerakoa bezeroaren instalazioetan sukaldatzen da.
  • Ospakizunak eta ekitaldiak: Denaz ahazteko eta ondo pasatzean arreta jar dezazun, gu arduratuko gara guztiaz: altzariez, sukaldeko tresnez, zerbitzariez, baita musikaz ere.
  • Gizarte-zerbitzuak, etxeko arreta: Banaka ontziratutako janaria zerbitzatzen dugu eta etxe bakoitzera eramaten dugu.
  • Hotzean garraiatua: Lan-ildo hau kontzeptu berria da eta janaria prestatzeko, kontserbatzeko eta banatzeko sistemek produktuaren nutrizio-gaitasunak bermatzen dituzte eta ezaugarri organoleptikoak mantentzen dituzte. Janaria prest izateko hau baino ez da egin behar: Maria bainuan edo mikrouhin-labean berotzea.

Gourmetfoodek bere lantaldeari prestakuntza jarraitua eskaintzen dio elikadura-higienea, nutrizioa, hezkuntza… bezalako alderdi garrantzitsuetan?

Bai, Gourmetfooden lan-planaren barruan prestakuntza oinarrizkoa da. Prestakuntza gure bezeroen beharretara moldatzen dugu; enpresetan, hirugarren adineko egoitzetan, ikastetxetan…

Gourmetfoodek lekuko hornitzaileekin egiten du lan?

Gourmetfood filosofian funtsezkoa da lekuko hornitzaileekin jardutea eta zenbait printzipio kontuan hartzea:

Gourmetfoodek kalitate ziurtagiriak ditu?

Gure hornitzaileek egunero zerbitzatzen dituzten produktuak hartzea, gordetzea eta manipulatzea kontrolatzen dugu. AKKPAk (Arriskuen eta Kontrol Kritikoko Puntuen Analisiak) modu zorrotzean kontrolatzen ditugu eta euren segimendua burutzen dugu. ISO 22000 ziurtagiria ere badaukagu, gure lan esparruko ospe handiko elikagaien kontrolean oinarritzen dena.

Elikadura hezkuntzarako bidea da?

Gourmetfooden plan pedagogikoaren barruan, hezkuntza nabarmengarria da. Esparru honi dagokion interbentzioa ondorengoan oinarritzen da: eskoletako jantokien begiraleei moldatutako eta egokitutako prestakuntzan, baita orokorrean zein banaka jankideez arduratzea ere beharrezkoa izatekotan.

Menuek jankideetan duten harrera onaren segimendua egiten duzue?

Gourmetfoodeko Dietetika eta Elikadura Saileko eta Pedagogia saileko langileek, ikastetxeak, enpresak, hirugarren adineko egoitzak… bisitatzean kontuan hartzen dituzte jankideen beharrak eta menuak eskari horretara moldatzen dituzte.

Badauka Gourmetfoodek menuak egiten dituen nutrizionista taldea?

Hilero Dietetika eta Elikadura Sailak menu neurtuak egiten ditu zenbait faktore kontuan hartzen: urtaroa, seinalatutako egunak (gabonak…), barazkiaren jardunaldiak…

Bere menuetan eskaintzen duten dieta askotarikoa da?

Menuak egiterakoan, gure dietisten zerbitzuak dieta mediterraneoaren produktuak konbinatzen dituzte, hala nola lekaleak, barazkiak, arrainak, frutak, oliba-olioa… eta OMEren (Osasunaren Munduko Erakundearen) eta AESANen (Elikagaien Segurtasuneko Espainiako Agentziaren) irizpideak eta aholkuak jarraitzen dituzte. Menuak egitean dietisten taldeak kontuan hartzen du beti bere plateren oreka eta aukera ematen die jankideei euren etxetan janariak antolatu ditzaten.

Nola sartzen dituzue menuetan haurrentzat erakargarriak ez diren elikagaiak?

Guztiok badakigu haurrek plater batzuk beste batzuk baino gutxiago onartzen dituztela; beraz, ahalegina egiten ditugu haurren menuan barazki freskoak sartzeko, betiere patatarekin bat, haurrek atsegin duten elikagaia baita. Postreei dagokienez, fruta eta esne-postreak txandakatzen saiatzen gara eta, ahal dugunean, sasoiko fruta sartzen dugu, zaporetsuagoa eta itxuraz erakargarriagoa baita.

Gourmetfoodek aniztasuna jasotzen du bere menuetan jankideen ezaugarri bereziei, hala nola alergiei edo jasanezintasunei dagokienez?

Gure menuetan dieta eta janari-alergia asko hartzen ditugu kontuan. Alergiei eta jasanezintasunei dagokienez, osasun-txostena eskatzen dugu, batzuetan alergiak garatzen baitira eta ondorioz dietak aldatu behar dira.

ez duzu erantzunik aurkitu?

    Datuak babesteko politika irakurri dut eta onartzen dut.