Ezagutu iezaguzu
Ezagutu iezaguzu: Gourmetfood gure lanaz arduratzen garen pertsona taldea gara, sukaldaritzaren eta cateringaren arloetan esperientzia zabalarekin.
Gure helburua honakoa da: gure produktuetan kalitate eta freskotasun gorena eskaintzea, baita elikadura osasuntsua eta orekatua ere zuzentzen garen gizataldeen beharrak asetzeko.
Pertsonen bizitzaren aro guztietan gaude. Lehenengo haurtzarotik hirugarren adinera, lanalditik igaroz. Egoitzei, ikastetxeei, haur eskolei, unibertsitate egoitzei, etxeko laguntzari eta edonolako enpresei soluzioak eskaintzen dizkiegu.
Zer da guretzat garrantzizkoa
Nori zuzentzen garen
Zertan dagoen gure ezberdintasuna
PROFESIONALTASUNA
Elikaduraren, pedagogiaren eta sukaldaritzaren arloetan aparteko prestakuntza duten langileek osatzen dute gure taldea. Esperientziaren eta elaborazio-teknika berrien baturaren ondorioz gure zerbitzutik onura gehiena ateratzen dugu.
PRODUKTU FRESKOAK
Haragia, fruta eta barazkiak zuretzat hautatzen eta prestatzen ditugu, kontsumitzen diren egunera gerturatzeko. Gure produktu freskoak gure hornitzailetatik datoz zuzenean. Freskotasun osoa bermatzen dizugu gure kalitate-kontrol zorrotzari esker.
ZIURTATUTAKO PRODUKTU EKOLOGIKOAK
Gourmetfooden gertutasuneko eta garaiko produktu ekologikoak erabiltzen ditugu. Gure menuak dieta mediterraneoan eta eskualdekoan oinarritzen dira eta gainera sasoiko produktuak eta produktu ekologikoak erabiltzeari lehentasuna ematen diote.
Gertutasuneko elikadura jasangarrira zuzenduta gaude.
BERDINTASUNERAKO PLANA II
Gure II Berdintasun Planaren sinadurarekin, ekitatearen aldeko konpromisoa berresten dugu.
Gourmetfoodek modu egituratuan barneratzeko prozesua dauka, epe ertainera eta luzera, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko enpresaren antolakuntzan eta antolaketa-kulturan.
ELIKAGAIEN PRESTAKUNTZA PROPIOA
Gure produktuak prestatzean “prestatutako platerak” alde batera uzten ditugu. Horrela, neurri handian saihesten ditugu “trans” gantzak edo gantza aseak. Saltsak gure sukaldeetan prestatzen ditugu barazki-oinak erabiliz. Horrek nutrizio-ekarpen handia eta eduki kaloriko baxua dauzka. Barazkiak puntu-puntuan prestatzen ditugu, askotan lurruna erabiliz, eta haien kalitate organoleptikoa eta nutrizionala mantentzen ditugu.
SLOW FOOD Km.0
Slow Food filosofia partekatzen dugu, zeinean guztiok aukera izan dezagun guretzat, ekoizleentzat eta planetarentzat ona den janaria lortzeko eta gozatzeko.
- ONA: sasoiko elikadura zaporetsua eta freskoa, zentzuak asetzen dituena eta lekuko kulturaren zati dena.
- GARBIA: ingurumena, animalien ongizatea eta giza-osasuna kaltetzen ez dituzten elikagaiak ekoiztea eta kontsumitzea.
- JUSTUA: arrazoizko prezioak erabiltzaileentzat eta ordainsari justuak ekoizleentzat.
MEAT LESS DAY
Meatless nazioarteko kanpaina bat da, zeinak pertsonak adoretzen dituen haragia ez jatera zenbait menutan euren osasuna eta planetarena hobetzeko.
2003an Meatless Monday sortu zen modu eskuzabalean jendea osasun publikoarekiko sentikor bihurtzeko, zehazki haragia gehiegi kontsumitzeari lotuta dauden eta eragotzi daitezkeen gaixotasunen aurka egiteko. Gaur egun mundu-mailako mugimendua da; jarraitzaileak ditu Butanetik Frantziara — ostegunetan euren Jeudi Veggi-rekin—. Haragia gehiegi kontsumitzeak, batez ere prozesatua, osasunerako kaltegarria da. Horrela ohartarazi du OMEk, zeinaren arabera mugatutako harremana dago haragia kontsumitzearen eta minbiziaren artean, erakundeak 2015ean burututako ikerketak ondorioztatu zuen bezala.
HEZKUNTZA PROIEKTUA
Hezkuntza plangintza zentrora eta jantokiaren erabiltzaileen gustuetara moldatzen da. Gure ECOSAN programa Hasierako prestakuntzarekin hasten da. Bertan, monitorizazio-langileei eskaintzen zaizkie jantokiaren egunerokotasuna kudeatzeko tresnak eta ikasturtean zehar garatzen de Prestakuntza Jarraitua. Gainera, pedagogia- eta monitorizazio-taldeek zalantzak, jazoerak, arazoetarako konponbideak… partekatzen dituzte.