Hirugarren adinaz arduratuta eta zentroen arduradunekin bat, baterako nutrizio-plana egiten dugu, zeinean salbuespen eta berezitasun guztiak arreta handiz tratatzen diren. Elikagaiz beteriko dieta eskaintzen dugu, problematika bakoitzaren beharretara moldatzen dena. Hori guztia begikotasunezko inguruan burutzen da, zeinean gure nagusiekiko gertutasuna eta tratu sentibera dira gure zerbitzuaren ezaugarri nabarmenetarikoak.
Zerbitzu mota
Gure sukaldeetatik garraiatutako cateringa
Sistema tradizionala da, platerak gure instalazioetan prestatzen eta sukaldatzen dira eta ondoren bezeroari eramaten dizkiogu bero eta kontsumitzeko prest.Hotzean garraitua
Platerak modu tradizionalean prestatu ondoren, plateratzen ditugu eta hotzean gordetzen ditugu. Elikagaiek euren ezaugarri guztiak mantentzen dituzte: zaporea, usaina, testura eta garbitasun zein segurtasun gorenak. Elikatzeko estilo berria, sukaldaritza tradizionalaren abantaila guztiak dituena.
Kudeaketa ``In situ``
Metodo honen bidez lankideak eta erosketak kudeatzen ditugu, menuak egiten ditugu eta bezeroei euren instalazioetan zerbitzatzen dizkiegu.
Catering konbinatua
Sistema honek 2 metodoak konbinatzen ditu, garraiatua eta “in situ” kudeaketa; janariaren zati bat guztiz prestatuta eramaten dugu eta gainerakoa bezeroaren instalazioetan sukaldatzen dugu.