Etxera eramaten ditugun platerak, modu tradizionalean prestatuak.
Sukaldaritza modalitate honek sukaldaritza tradizionalaren ezaugarriak eta kontserbazio-teknika berritzaileak bateratzen ditu. Kontzeptu berri honek duen janaria prestatzeko, kontserbatzeko eta banatzeko sistemari esker produktuaren nutrizio-gaitasunak bermatzen dira eta ezaugarri organoleptikoak mantentzen dira.
Hona lerro hotzeko sistema honek beste taldeentzako sukaldaritza prozesuen kontra eskaintzen dituen abantailak:
• Elikapen segurtasun-maila altuak (arrisku mikrobiologikoei dagokienez) jarduten den tenperatura-tarteek (betiere 10 Cºen azpitik eta garraioan 4 Cº)
• Manipulazioa gutxienekora murrizten da eta horrekin bat kontaminazio-arriskua. Isurketak eta tenperatura galerak saihesten dira.
• Dieta hobetzea. Horrela plater tradizional mota gehiago prestatu ditzakegu eta menuen zentzumen-kalitatea (zaporea, testura) zein nutrizio-gaitasunak mantendu ditzakegu. Tenperatura baxuak erabiltzen ontziratze- eta birsorkuntza-sistemekin bat lor dezakegu hori guztia.
• “Lerro Hotzeko Sukaldeko” sistemen malgutasun handiagoa, zentro bakoitzera moldatutako menuen plangintza aparta eskaintzeaz gain, janarien prestaketa eta kontsumitzea aldentzea ere ahalbidetzen baitu.
• Ez dira galtzen usain hegakorrak.
• Kontserbazio eta iraungipen luzeak.
• Birsorkuntza ontzian bertan. Betiere tenperatura egokian (65 Cºetatik gora) kontsumitzea.
Zerbitzu mota
Hotzean garraitua
Platerak modu tradizionalean prestatu ondoren, plateratzen ditugu eta hotzean gordetzen ditugu. Elikagaiek euren ezaugarri guztiak mantentzen dituzte: zaporea, usaina, testura eta garbitasun zein segurtasun gorenak. Elikatzeko estilo berria, sukaldaritza tradizionalaren abantaila guztiak dituena.
Asteko Menua
Gure banaketa zuen beharretara eta ordutegi erabilgarritasunera egokituko da, astero egiteko aukerarekin nahi izanez gero.