Bazkaltzeko unearen garrantzia

Lasaitzeko eta gozatzeko momentua izan behar da hau, zeinak erabiltzaileak laguntzen dituen jarduerari berriro ekiten ahal den baldintza onenetan. Hortaz, ondo kudeatutako enpresa-jantoki batek, askotariko platerekin, eskualdeko sukaldaritza errespetatzen duen modu tradizionalean prestatuak, langileen integrazioa eta motibazioa laguntzen du.

Erabiltzaile kopurua txikia denean, banaka ontziratutako menuak ditugu jantokiko instalaziorik gabe autozerbitzua egin ahal izateko.

Zerbitzu mota

  • Gure sukaldeetatik garraiatutako cateringa

    Sistema tradizionala da, platerak gure instalazioetan prestatzen eta sukaldatzen dira eta ondoren bezeroari eramaten dizkiogu bero eta kontsumitzeko prest.
  • Hotzean garraitua

    Platerak modu tradizionalean prestatu ondoren, plateratzen ditugu eta hotzean gordetzen ditugu. Elikagaiek euren ezaugarri guztiak mantentzen dituzte: zaporea, usaina, testura eta garbitasun zein segurtasun gorenak. Elikatzeko estilo berria, sukaldaritza tradizionalaren abantaila guztiak dituena.

  • Kudeaketa ``In situ``

    Metodo honen bidez lankideak eta erosketak kudeatzen ditugu, menuak egiten ditugu eta bezeroei euren instalazioetan zerbitzatzen dizkiegu.

  • Catering konbinatua

    Sistema honek 2 metodoak konbinatzen ditu, garraiatua eta “in situ” kudeaketa; janariaren zati bat guztiz prestatuta eramaten dugu eta gainerakoa bezeroaren instalazioetan sukaldatzen dugu.